1.000 m² baino gehiago ditu Kirol Nagusiak. Jarduerak egiteko bost aretoez gain, zerbitzu hauek eskaintzen ditugu: nutrizio-kabinetea, InBody gorputz-osaeraren analisia, sauna, bainu turkiarra, solariuma, armairu pertsonalak, toallak eta entrenatzeko arropa.
Ordutegi jarraia daukagu: astelehenetik ostiralera, 07:00etatik 22:30era; eta larunbatetan, 09:00etatik 14:00etara.
Bazkideek kardiobaskularretarako aretoa eta fitness aretoa erabil ditzakete, eta parte hartu ahal dute gidatutako zenbait jardueratan: spinning, spinning-virtual, hipopresiboak, total barre, pilates, EDG, Core Training, total combat, entrenamendu funtzionala, zumba, GAP, total body, cross training zirkuitua, bibrazio-plataforma, krav maga, ju-jitsu, tai-chi, chi kung, helduentzako karatea, gazteentzako karatea, haurrentzako karatea, aurre-karatea…
Gure bezeroen beharrizanetara egokitutako zenbait plan ditugu: haurrak, familia, Gazte Txartela, Basauriko Dendak, langabetuak…